Amaiur eta Nora, Kopan galdu zuten taldeko kideak, penaz agertu dira, urrea lortzea helburu zutelako. Hala ere, partida gogoz jokatu eta sentsazio onekin amaitu zutela adierazi dute. Bestalde, Intza eta Lide, irabazle izan zirenak, oso pozik daude egindako lanak emaitzak eman dituelako, eta iritsi diren lekura iristeko ahalegin handia egin dutela nabarmendu dute.
“"Mugak guk geuk jartzen dizkiogula geure buruari ikasi dugu, eta talde lana beharrezkoa dela guztiok disfrutatu eta ahal den urrutiena iristeko."
Denboraldiari dagokionez, Amaiur eta Nora gustura daude, nahiz eta taldekideen arteko oreka mantentzea zaila izan. Intza eta Lide-k, berriz, irakaspen handiko denboraldia izan dela uste dute, infantil izatetik kadete izatera pasatzean gauza asko aldatu direlako, baina taldeak aurrera pausoak eman dituela ikusi dute.
Bi taldeen arteko desberdintasunak adinaz gain, joko-forman ere ikusten dira. Amaiur eta Nora-ren taldeak joko "teknikoagoa" duela adierazi dute, eta Intza eta Lide-k, berriz, euren aurkari gehienak lehen urtekoak zirela eta maila txukuna eman dutela uste dute. Elkarrengandik ikasitakoari dagokionez, Amaiur eta Nora-k esfortzua azpimarratu dute, eta Intza eta Lide-k, konstantzia.
Finaleko azken bost minutuak gogorrak izan zirela adierazi dute galtzaileek, buelta ematen saiatu arren. Irabazleek, berriz, adrenalina eta irabazteko gogoa sentitu zituzten. Taldeen arteko harremana bikaina dela azpimarratu dute, elkarren arrakastaz pozten direla adieraziz.
Eskubaloian hasteko, Amaiur eta Nora-k LH5-6 mailan probatzeko aukera paregabea dagoela diote, eta kirola gustuko izanez gero, urtez-urte adrenalina bikoizten dela. Intza eta Lide-k, berriz, oraintxe dela momentua probatzeko, eta eskubaloian ateak zabalik daudela denontzat.




