Usurbilgo Garagardo Azoka, Usurbil Kirol Elkarteak antolatua, igande arratsaldean iritsi da bere amaierara, 20:00ak aldera. Azken egunean, eskubaloi taldeen bilguneak antolatutako mus txapelketa izan zen protagonista nagusia, dozena bat mahaitan 16:00ak aldera hasita.
Karta jokoaz gain, azokan hainbat zozketa egin ziren. Errifa zozketan parte hartu zutenek mariskada bat irabazteko aukera izan zuten, baita Usurbil K.E.-ren eta herriko eskubaloi jokalari ezagunen kamisetak ere.
Horrez gain, NOAUA! Kultur Elkarteak bi otordu zozketatu zituen Realak Sevillan jokatutako Errege Kopako finalaren porran parte hartu zutenen artean. Irabazlea senideekin elkartu zen azken igande eguerdian azokan bazkaltzeko.




