Galdakaoko Udala k Maximo Moreno parkea berritzeko hurrengo urratsak emango ditu, Txomin Egileor kalea lasaitu ostean. Helburua parkea berriz ere herritarren topagune bihurtzea da, hiri altzariak berrituz, haurrentzako espazioak jarriz eta gune atseginagoa sortuz.
Iñigo Arriandiaga alkateak adierazi duenez, bankuak, berdeguneak eta espaloiak berrituko dituzte, eta familia eta umeek disfrutatuko duten zonalde berria izango da. Udalak ez du zehaztu proiektuaren epe zehatzik, baina datozen hilabeteetan errealitate bihurtzen saiatuko direla esan du.
Parkea eraberritzeko proposamena ez da berria; azken hamarkadetan bazter utzita geratu dela kritikatu dute herritarrek eta talde politikoek. EH Bilduk, Usansolo Herriak eta Auzoakek 2023-2027ko Gobernu Planean jaso zuten parkea eta Ibaizabal ibaiertza egokitzea, eta ibaiertza berritu ostean, parkea da hurrengo erronka.
“"Badakigu udal epeak ez direla egun batetik bestera gauzatzen. Partida ekonomikoak eta urrats burokratikoak ez dira guk nahiko genituen bezain azkarrak, baina saiatuko gara hurrengo fase hau errealitate bihurtzen datozen hilabeetan."




