Udal Musika Eskolak jakinarazi duenez, ikasturte honetan eskolan ikasten ari direnek eta datorren urtean jarraitzeko aurrematrikulatzen direnek kuotaren %10a bankuko kontutik pasako zaie hilaren 26a baino lehen. Prozedura hau automatikoki egingo da lehendik dauden ikasleentzat.
Ikasle berriei dagokienez, hilaren 26a baino lehen joan beharko dute kultur etxeko hirugarren solairura izapideak egitera. Bestela, tramitea egiten dutenean ordainketa gutuna helbide elektronikoan jasoko dute eta Euskal Administrazioaren Ordainketa Pasabidea erabili beharko dute ordainketa egiteko.
Udal Musika Eskolako arduradunek adierazi dute erabiltzaileek hobariak izan ditzaketela ordaintzerakoan, bakoitzaren baldintzen arabera. Hobari hauei buruzko informazio gehiago lortzeko, interesdunek 943-37 61 81 telefonora deitu, kultura@lasarte-oria.eus helbide elektronikora idatzi edo kultur etxeko hirugarren solairura joan daitezke.




