Talde txuri-urdinak ostiral arratsaldean hasi zuen garaipenerako bidea Zubieta n, eta 48 ordu geroago itzuli da bere ohiko entrenamendu lekura. Zaleek ordu batzuk gehiago itxaron behar izan dute euren talde maiteari harrera egiteko.
Nahiz eta 13:00 ak pasatxoan Hondarribia ko aireportura iristea aurreikusita egon, azkenean ordubete beranduago heldu dira. Zubieta ra itzuli aurretik, Pasaia, Orereta eta Donostia ko kale nagusiak zeharkatu dituzte, bide bazterretan zale kopuru handia bilduz.
16:00 ak baino lehen iritsi dira Zubieta ko entrenamendu tokira, non zale asko ordu batzuk lehenagotik zain zeuden. Iritsiera atzeratu zela jakin arren, zaleek pazientziaz itxaron dute eguzkipean, bi autobusetan heldutako jokalariei merezitako harrera egiteko.
Oihuka, jantzi eta osagarri txuri-urdinekin, eta askok mugikorraren kamera piztuta, zaleek une historikoa bizi izan dute Zubieta n. Adin guztietako pertsonak bildu dira, baita inguruko herrietatik eta Gipuzkoa ko txoko ezberdinetatik etorritakoak ere. Emozio handia izan da nagusi, eta zale batzuk Bugati ko gasolindegira jaitsi dira jokalariak euren ibilgailuetan agurtzera.
Realaren garaipenaren ospakizunak hasi besterik ez dira egin. Errege Kopa ren garaipena ospatzeko harrera ofiziala astelehen honetarako, apirilaren 20rako, antolatu dute Donostia n.




