Jaizkibelgo Igoeraren 48. edizioa asteburu honetan

Lezo, Hondarribia eta Jaizkibelgo gaina lotzen dituen 5,5 kilometroko ibilbidea izango da proba nagusia.

Irudi generikoa mendiko errepide batena, Jaizkibelgo paisaian.
IA

Irudi generikoa mendiko errepide batena, Jaizkibelgo paisaian.

Datorren asteburuan, hilaren 19an eta 20an, jokatuko da Jaizkibelgo Igoeraren 48. edizioa, Lezo, Hondarribia eta Jaizkibelgo gaina lotzen dituen GI-3440 errepidean.

Escuderia Jaizkibelek eta RAC Vasco Navarro k antolatutako Jaizkibelgo Igoeraren 48. edizioa ospatuko da datorren igandean, hilaren 20an. Lasterketa nagusia 5,5 kilometroko luzera duen GI-3440 errepidean lehiatuko da, Lezo, Hondarribia eta Jaizkibelgo gaina lotzen dituen bidean. Proba hau Euskal Herriko eta Gipuzkoako mendiko txapelketetarako puntuagarria da.
Motorrak larunbatean, hilaren 20ko 08:30ean jarriko dira martxan, entrenamenduekin hasita. Ondoren jokatuko da lasterketa ofiziala. Sari banaketa ekitaldia proba guztiak amaitu ondoren burutuko da, Pasaiako portuan, arratsaldeko 15:30ean.
Ostiralean, hilaren 19ko arratsaldean, parte hartuko duten autoak ikusgai egongo dira Errenteria-Oreretako Touring pasealekuan, bertan egingo baitira ibilgailuen egiaztapen teknikoak.
Jaizkibelgo probak gehienez 65 parte hartzaile hartu ahal izango ditu. Izen emateak gaur, ostirala hilaren 11, 20:00etan itxiko dira. Izena emateko aukera Euskadiko Federazioaren webgunearen bidez dago zabalik.
Parte hartzaileek iazko garaile izan ziren Arkaitz Ordoki eta Bruno Scherer pilotuen lekukoa hartzen ahaleginduko dira.