Astigarragako Sagar Uzta jaiaren barruan, XVI. Argazki Rally Digitala izango da. Jaia irailaren 24tik 27ra ospatuko da, eta ekitaldi honetan parte hartu nahi duten argazkizaleek lehiaketara aurkeztu ahal izango dituzte jaiarekin lotutako argazkiak.
Aurten ere, argazki lehiaketak publikoaren saria izango du. Saria Instagramen gehien baloratzen den argazkiari emango zaio, Sagardoaren Lurraldea ren kontu ofizialean argitaratuko direnen artean.
Lehiaketan parte hartzeko, izen-ematea 5 eurokoa izango da eta irailaren 27an egin ahal izango da, 11:30etik 13:00etara, plazan. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 6 argazki aurkeztu beharko ditu JPG formatuan, gutxienez 300 pixel-etako erresoluzioan. Argazki bildumak irailaren 28tik urriaren 5era bidali beharko dira posta elektronikoz.
Sari nagusia sagardoaren kulturako esperientzia bat eta bertako produktuen lote bat izango da. Bigarren sailkatuak eta publikoaren irabazleak, berriz, bertako produktuen loteak jasoko dituzte. Epaimahaia bi argazkilari profesionalek eta Sagardoetxea ko zuzendaritzak osatuko dute.
Irabazleei sariak urriaren 15ean banatuko zaizkie, 19:00etan, eta ondoren erakusketa irekiko da Sagardoetxea n. Erakusketa azaroaren 2ra arte egongo da zabalik.




