Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan, Oñatiko taldeak kanporaketa gogorra jasan zuen Adunaren aurka. Joaneko jardunaldian, 3-0eko emaitzarekin galdu zuten (22-1, 22-4 eta 22-8). Itzuliko partidan, nagusien mailako norgehiagoka irabaztea lortu zuten (22-10), baina kadete eta gazte mailako partidak galdu zituzten (22-10 eta 22-5), eta horrek kanporaketatik at utzi zituen.
Antzuolako taldeak ere antzeko patua izan zuen Zegamaren aurka. Joaneko jardunaldian, Zegaman jokatutako partidan, nagusien mailako partida bakarra irabazi zuten (22-8), eta beste biak 22-2ko emaitzarekin galdu zituzten. Atzoko itzuliko jardunaldian, egoera errepikatu zen: kadete mailan 22-7 galdu zuten eta gazte mailan 22-10. Nagusien mailan garaipena lortu zuten arren (22-5), Zegamak egin zuen aurrera, Antzuola kanporatuz.
Bestalde, Aretxabaletako taldeak bihar jokatuko du Alegiaren aurka. Joan den astean, etxean jokatutako jardunaldian, Aretxabaletak gazte mailako partida bakarra irabazi zuen (22-15). Kadete mailan 22-0 galdu zuten eta nagusien mailan 22-15. Horren ondorioz, zailtasunak dituzte aurrera egiteko, baina ez da ezinezkoa.




