Mondragon Unibertsitateko Giza eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lanpostu bat eskaintzen du LANKI Kooperatibako Ikasketa Institutuan. Hautagaiek irailaren 11ra arte aurkez ditzakete beren curriculumak.
Lanpostuak prestakuntza, ikerketa eta aholkularitza lanak egitea eskatzen du kooperatibismoaren eta gizarte-ekonomiaren esparruan. Nazioarteko testuinguruetan eta tokiko eragile kooperatiboekin lan egiteko gaitasuna baloratuko da.
Funtzio nagusien artean daude kooperatiba-formakuntza eta aholkularitza ematea, bai Euskadiko kooperatiba-ekosisteman zein nazioartean; kooperatibismoari eta gizarte-ekonomiari buruzko ikerketa- eta berrikuntza-proiektuak kudeatzea eta garatzea; eta unibertsitateko graduko eta masterreko irakasgaietan aritzea.
Eskaera egiteko, kooperatibismoan eta gizarte-ekonomian interesa, ezagutza edo esperientzia izatea eskatzen da, baita enpresa edo gizarte-zientzietako unibertsitate-ikasketak izatea ere. Ingeleseko eta euskarako gaitasun altua (C2 maila) ere beharrezkoa da.
Baloratuko diren beste alderdi batzuk dira enpresa-kudeaketako esperientzia, doktoregoa izatea, unibertsitate-irakasle gisa lan egitea, eta sormen- eta talde-lanerako gaitasuna.




