Plastikoaren sektoreko transformazio enpresentzako zuzendutako ekitaldi honek, nazioarteko eta estatuko azken joerak aurkeztuko ditu, baita lehengaietan, prozesatzean eta makinerian izandako aurrerapen berrienak ere.
ALLOD Werkstoff, kautxu termoplastikoetan (TPE) espezializatua den I+G enpresa, eta GAIKER zentro teknologikoa dira jardunaldi honen antolatzaileak. Bertan, sektoreko enpresen eta hornitzaileen arteko harremanak eta ezagutza sustatuko dira.
Ekitaldia Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoaren Barco Eraikinean izango da, Zamudion, azaroaren 10ean. Izena emateko modua laster jakinaraziko da.




