Lasturko txirlo-tiraldi berrienean, Sebastian Aranzabal ek, Elgeta ko ordezkariak, garaipena lortu zuen hiru txirlo botata. Berarekin batera, Iker Izagirre (San Miguel) eta Javi Martino (Ezozi) ere hiru txirlorekin berdindu ziren lehen postuan.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Aretxabaleta ko Gorka Madinabeitia k jarraitzen du buruan, 22 txirlorekin. Haren atzetik, Elgeta taldeko Bittor Astigarraga dago, 21 txirlorekin. Podiuma Asola Berri ko Enara Montiel ek osatzen du, hemeretzi txirlo botata.
Emakumezkoen kategorian, Enara Montiel ek lidergoari eusten dio. Isana Gorosabel Aretxabaleta koa hirugarren postuan dago bederatzi txirlorekin. Kadeteetan, Axel Sixto k nagusi izaten jarraitzen du, eta alebinen artean, Luken Martino k.
Adinekoen artean, Elgeta ko Bittor Astigarraga da lehenengoa, eta Sebastian Arantzabal bigarrena. Bikoteka, Bittor Ugarteburu (Asola Berri) eta Bittor Astigarraga (Elgeta) dira lehenak 37 txirlorekin. Haien atzetik, lau txirlo gutxiagorekin, Aretxabaleta ko Eñaut Kortabarria eta Gorka Madinabeitia daude.
Taldekako sailkapenean, Elgeta A taldea doa lehenengo, eta Bergara ko San Joxepe A bigarren. Txapelketako seigarren tiraldiak apirilaren 25ean izango du jarraipena, Soraluze ko Ezozi auzoan, arratsaldeko 17:00etan.




