Geurea RT Euskal Ligako finalerdietara sailkatu da

Arrasateko taldeak La Unicaren aurka jokatuko du bihar Mojategin finalerako txartela eskuratzeko.

Irudi generiko bat pilota eta belarrarekin.
IA

Irudi generiko bat pilota eta belarrarekin.

Arrasateko Geurea RT taldeak Euskal Ligako finalerdia jokatuko du bihar Mojategin, La Unicaren aurka, finalerako txartela eskuratzeko helburuarekin.

Arrasate Rugby Taldeko neskek, Elorriorekin eta Urgozorekin batera osatutako Geurea RT taldeak, Euskal Ligako finalerdia jokatuko du bihar Mojategin, 12:30ean. Joseba Zabalak zuzendutako taldeak Iruñeko La Unicaren aurka neurtuko ditu indarrak.
Norgehiagoka horretan nagusitzen den taldeak Zarautzen izango den finalerako txartela eskuratuko du, bertan jada finalera sailkatuta dagoen Gaztediren aurka jokatzeko.
Geurea RT k denboraldi bikaina egin du, jokatu dituen hamasei partiduetatik hamalau irabaziz eta liga bigarren postuan amaituz. Final laurdenetan, Durangori 37-5 emaitza argiarekin irabazi zieten.
Aurkari nafarrak ere indartsu datoz; ligan hirugarren sailkatu dira eta elkarren aurka jokatutako partiduetan garaipen bana lortu dute biek ala biek: Mojategin Geurea RT izan zen nagusi eta Iruñean, berriz, La Unica. Hala ere, nafarrek final laurdenak ozta-ozta irabazi zituzten, Gipuzkoa Sortzenen aurka berdinketarekin amaitu eta gero zutoinen arteko jaurtiketetan nagusitu baitziren.

Norgehiagoka parekatuta eta gogorra izango dela aurreratu du taldeak.