Paul San Martin piano-jotzaile eta abeslariak, musika beltzaren eta bereziki bluesaren arloan erreferente gisa ezaguna denak, kontzertua eskainiko du ZARAIA ARETOAN. Urteen poderioz, maisutasun handiz, San Martin Estatuko eta Europako zirkuituetan erreferente bihurtu da musika-tradizio hori sakontzen, ikertzen eta lantzen.
Kontzertu honetan, San Martinek hiru musikari frantziar izango ditu lagun: Sylvain Tejerizo (Saxo Tenor), Abdell BBop (Kontrabaxua) eta Romain Gratalon (Bateria).
Ekitaldia 2026ko urriaren 17an izango da, 19:00etatik 20:30era bitartean, Aretxabaletako ZARAIA ARETOAN.




