Zesta puntak Challengers Tour berria estreinatuko du, Cosme Agirre eta Unai Uranga zumaiarrekin

Zesta puntaren susperraldiak zirkuitu berri bat ekarri du, eta bertan arituko dira zumaiarrak, besteak beste.

Pilotaren irudi generikoa, pilota-kantxa lauso batean.
IA

Pilotaren irudi generikoa, pilota-kantxa lauso batean.

Zesta puntak azkenaldian izan duen susperraldiak bultzada berria eman dio kirolari, eta horren harira sortu berri den Challengers Tour zirkuituan arituko dira Cosme Agirre eta Unai Uranga zumaiarrak.

Jai Alai ligari eta harentzako puntuagarriak diren txapelketei esker, zesta puntak susperraldi nabarmena izan du. Pauso berri bat emateko, Challengers Tour izeneko zirkuitua sortu dute. Bertan, lehen mailako txapelketak jokatzeko aukera duten pilotariak arituko dira, tartean Cosme Agirre eta Unai Uranga zumaiarrak.
Guztira, 24 pilotari lehiatuko dira Challengers Tourrean; horietatik hamabi Hego Euskal Herrikoak izango dira, eta beste hamabiak Iparraldekoak zein Frantziakoak. Zirkuituak hamabi txapelketa izango ditu, guztiak finalerdi eta final formatuan. Lortutako puntuei esker, zortzi pilotari onenek Abuztuan Hossegorren jokatuko duten azken txapelketan parte hartzeko aukera izango dute. Agirreri eta Urangari dagokienez, Durangon egingo dute debuta zirkuituan, uztailaren 4an.
Tourrak bederatzi egoitza izango ditu, eta Zumaiako Aitzuri izango da horietako bat. Zumaiako hitzordua uztailaren amaieran izango da. Zehazki, uztailaren 27an jokatuko dituzte finalerdiak, eta hiru egun geroago, hilaren 30ean, finalak. Horrela, herrikideen artean jokatzeko aukera izango dute Agirrek zein Urangak.
Uztailaren 27an jokatuko diren neurketak honakoak izango dira: Cosme-Betelu bikoteak Benetrix-Latry ren aurka neurtuko ditu indarrak, eta Arrasate-Iturralde k Bonnin-Uranga ren aurka.