Lanpostuak E sailkapen-mailako ofizioen langileriaren klasekoak dira, eta B1 hizkuntza-eskakizuna eskatzen da, nahiz eta ez den derrigorrezkoa. Lantokiak ez dira finkoak izango, eta unean uneko premien arabera alda daitezke. Eguneko eta urteko dedikazioa eta ordutegia ere egon daitezkeen premien arabera moldatuko dira, lan-ordu osagarriekin.
Deialdi honen bidez, udalak kontratatuko diren pareko eraikinetako garbitzaile lanpostu gehiago betetzea ere erabaki dezake, baldin eta aurrez onartu eta argitaratu izan baditu dagokion lan eskaintza publikoan. Horien artean daude Agorrosin eta Ipintza instalazioetako garbitzaileak.
Hautaketa-prozesua gaindituta, kontratu finkorik lortzen ez duten hautagaiekin lan-poltsa bat osatuko da, lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta. Poltsa hori Agorrosin edo eraikinetan sortzen diren aldi baterako premiak betetzeko erabiliko da.




