URA-k, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikita, Mendizabalgo presa ren eraispen partziala eta progresiboa hasi du. Presa hau Ibaizabal ibaian kokatuta dago, Durangaldea ko Iurreta eta Durango udalerrien arteko mugan, hain zuzen ere, Montón edo Montoiko zubia ren azpian.
Ekintza honek ibaiaren portaera hidraulikoa hobetzea du helburu uholdeei aurre egiteko, eta, aldi berean, ibaiaren jarraitutasun ekologikoa berreskuratzea. Presa, 1860 inguruan eraikia eta gaur egun erabilpenik gabe dagoena, ibaiaren emariaren erregimen naturala aldatzen du, sedimentuen garraioa eta arrainen mugimendua zailtzen ditu, eta uholdeetan uraren maila igotzea eragiten du.
Esku-hartze honek Ibaizabal en bi kilometro inguru iragazkor bihurtuko ditu, Iurreta eta Durango k partekatzen duten tartean. Gainera, Iurreta ko Uholde Arrisku Potentzial Nabarmeneko Eremua (ARPSI) murrizten lagunduko du. Jarduketa hau 2022-2027 Uholdeen Arriskuaren Kudeaketarako Planeko neurrien barruan dago, eta URAk Iurreta ko Udalarekin 2023ko azaroaren 2an sinatutako lankidetza-hitzarmenean hartutako konpromisoen parte da.
Presak 28 metroko luzera du gutxi gorabehera, bi metroko zabalera eta 1,5 metroko altuera ibaiarekiko. Presaren ezaugarri horiek, bere antzinatasuna eta zubiaren azpian duen kokapena kontuan hartuta, eraispen progresibo bat egitea erabaki da, eskoteak irekiz (presaren gorputzean zuloak eginez).
Lanek bi fase izango dituzte, eta guztira 141.191,22 euro ko aurrekontua dute, BEZ barne. Lehenengo faseak sei aste beharko ditu eta bigarrenak, bost.
Uholde arriskua murrizteaz gain, esku-hartze honek Ibaizabal en tarte honetan baldintza naturalagoak berreskuratzea ahalbidetuko du. Oztopoa kentzeak ibaiaren konektibitatea, espezieen mugimendua, sedimentuen dinamika naturala eta habitataren ezaugarri fisikoen berreskurapena sustatuko ditu.




