Ekimen honen helburu nagusia da herritar guztien eskura jartzea atzerritarrei buruzko informazio fidagarria, bereziki erregularizazio prozesu apartekoetan zentratuta. Aurretik, Kulturate n informazio saio bat eskaini zen, eta horren jarraipen gisa antolatu dira saio berri hauek.
Hurrengo asteetan taldeko saio praktikoak antolatuko dira, aholkularitza juridikoa zehatzago eskaintzeko. Saio hauek hiru taldetan banatuko dira, parte-hartzaileen egoeraren arabera:
- Asilo eskatzaileak.
- Egoera irregularrean dauden pertsonak.
- Egoera irregularrean dauden pertsonak, familia loturak dituztenak.
Saio praktiko hauetan parte hartzeko izen-ematea bihartik aurrera egongo da zabalik. Izena emateko bi bide daude: batetik, Ekin Emakumeak elkarteak kudeatzen duen Harrera Zerbitzua (Pablo Uranga 4, behea), eta bestetik, SOS Arrazakeria.




