AP-1eko Arrasateko irteera eta Bergarako lotunea itxiko dituzte aste honetan

Zoladura eta dilatazio juntaren konponketak direla eta, errepide mozketa zehatzak egingo dira gauerditik aurrera.

Irudi generikoa: gaueko errepide itxiera eta desbideratze seinaleak, argi gorri eta urdin lausoekin.
IA

Irudi generikoa: gaueko errepide itxiera eta desbideratze seinaleak, argi gorri eta urdin lausoekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, aste honetan bi errepide mozketa garrantzitsu izango dira Arrasaten eta Bergaran, konponketa lanengatik.

Arrasaten, AP-1eko irteera-adarra itxita egongo da gaur gauean, gauerditik aurrera, gutxi gorabehera 01:00etatik 05:00etara. Zoladura konpontzeko lanak direla eta, bi noranzkoetan egongo da itxita. Ibilgailuek Eskoriatzako 123 lotunea erabili beharko dute Arrasatera GI-627 errepidetik iristeko.
Bihar gauean, berriz, Bergaran egingo dituzte lanak. AP-636 eta AP-1 errepideen arteko lotunea itxiko dute, dilatazio junta bat konpontzeko. Mozketa hau bihar gauean izango da, 21:30etik 05:00etara gutxi gorabehera.
Itxiera honek eragina izango du AP-636 errepidean, 21. lotunetik ordainlekura arte. AP-1a Eibarko noranzkoan hartu nahi duten gidariek GI-627tik Bergarako iparraldeko lotunera joan beharko dute. AP-1a Gasteizko norabidean hartu nahi dutenek, berriz, 21. lotunetik atera eta biribilgunean zaintzaileari adierazi beharko diote ordainlekura sartzeko adarra hartu ahal izateko.