Olalde Pilota Eskola k sortu zuen ekimena, benjaminetatik kadeteetara arteko mailetan lehiaketa gutxi zeudela ikusita. Urte gutxian, hitzordu hau erreferentziazko bihurtu da, baita Tuteratik ere pilotariak erakarriz, bertako afizio handiaren erakusgarri.
Txapelketak hiru jardunaldi izango ditu. Lehenengo edizioan bezala, elkarte desberdinetako pilotariak elkartzea du helburu. Aurten, Olalde ko zortzi pilotarik hartuko dute parte: benjamin eta alebinen arteko kategorian, Enara Zabalo - Paule Alberdi eta Intza Lizarralde - Alaia Insausti bikoteak arituko dira; infantil eta kadeteen kategorian, berriz, Garazi Aranburu - Elene Uribesalgo eta Izaro Irizar - Nagore Sanchez bikoteak. Azken bi bikote horiek inauguratuko dute txapelketa, beste hamar bikoterekin batera, igandean, maiatzak 26, 09:30ean hasita, hiruko lau ligaxkatan banatuta.
Talde bakoitzeko onenak sailkatuko dira jardunaldiaren amaieran jokatuko diren finalaurrekoetara. Final handia maiatzaren 16an jokatuko da, benjamin eta alebin mailako finalarekin batera. Kategoria horren baitako kanporaketak, bestalde, maiatzaren 10ean jokatuko dituzte, hamabi bikoterekin. Aurten, maila bakoitzeko kanporaketa guztiak egun berean izatea hobetsi da, finalak kontuan hartu gabe, kanpoko pilotariek gehienez bi aldiz etorri behar izateko.
“"Lehenik eta behin, ondo pasatzea, bigarrenik, ondo jokatzea, eta, azkenik, posible bada, irabaztea. Ze, askotan irabazi dezakezu, baina ez zara gustura geratzen. Eta lagunak egitea ere bada asmoa."
Pilotariek adierazi dutenez, San Isidro txapelketak pilota goxoekin jokatzeko aukera ematen die, eta horrek tanto luzeagoak eta politagoak egiteko aukera ematen die, beste pilota mota batzuekin baino erosoago sentitzen baitira.




