Dardoen zaletasuna “oso handia” dela nabarmendu zuten txapelketaren antolatzaileek, Kristyna Ovsakova eta Cristian Arias. Biak Antzuolako Munstroak taldeko kideak dira, eta haien ahaleginari esker, 300 dardolari inguru elkartu ziren, Espainiako hainbat lekutatik eta Txekiar Errepublikatik etorritakoak barne.
Antolatzaileek adierazi zutenez, dardo lehiaketetan egindako harremanei esker lortu zuten munduko jokalari onenetako batzuk ekartzea, horien artean munduko txapelduna den Ricardo Perez Riki. Jokalari honek azpimarratu zuen antolatzaileekin izandako harreman onak bultzatu zuela Antzuolan jokatzera, kirolarekiko maitasuna eta herriko jendearekiko adiskidetasuna aipatuz.
“"Zaletasun handia dugu dardoekiko, maite dugun kirol bat da. Adiskidetasun handia dugu Antzuolakoekin, eta hona etortzeko eskatu zigutenean, ez genuen birritan pentsatu."
Ovsakovak, Ongi Etorri jatetxeko dardo lehiaketaren antolatzaileak, lan handia egin behar izan zutela adierazi zuen, eta oso harro daudela lortutako emaitzarekin. “Antzuolako taberna bat dardolariz betetzea izugarria da; esango nuke ia ezinezkoa den zerbait egin dugula, eta oso harro gaude hori egin izanagatik”, gaineratu zuen.
Asteburuan dardoen hainbat modalitatetan lehiatu ziren, bakarka zein bikoteka. Bakarkako lehiaketan Rixi nagusitu zen, Smarlin eta Toni Alcinas atzetik zituela. Binakakoan, berriz, Smarlin-Juanlu bikotea izan zen garaile, Riky-Davila eta Abdel-Maykon bikoteen aurretik.




