Hendaia n ospatu zen proiektuaren aurkezpen-bilera irailaren 22an. "Ciudadanía Eurorregional" deialdiaren baitan kokatzen den ekimen honek bederatzi udalerri eta erakunderen arteko lankidetza-sarea indartzea du helburu, eta horrez gain, mugaz gaindiko egitura iraunkor bat eraikitzeko urrats kualitatiboa ematea bilatzen du, partekatutako gobernantzan oinarrituta.
Proiektuak bi ardatz nagusi jorratuko ditu lau topaketa tematikoren bidez. Alde batetik, erakundeen arteko konfiantza indartzeko estrategiak landuko dira. Bestetik, aisialdi hezitzaile, euskaldun eta inklusibo baterako oinarri pedagogiko komunak zehaztuko dira.
Proiektuaren helburu nagusia prozesuaren emaitzak bilduko dituen eta hiru lurraldeetan aplikagarria izango den Gida Pedagogiko bat osatzea izango da.




