Irungo Udala k, bere Bozeramaileen Batzordearen bitartez, erabat gaitzetsi du Herritarren Arreta Zerbitzuko (SAC) langile batek bere lanpostuan jasan duen erasoa. Udalak bere babes osoa adierazi nahi dio eta laster sendatzea opa dio.
Udala ez-onargarritzat jotzen du herritarren zerbitzuan diharduten udal langileen aurkako edozein indarkeria-ekintza, eta udal-plantillaren segurtasuna eta babesa bermatzeko konpromisoa berresten du.
Halaber, herritarren eta zerbitzu publikoen arteko harreman egokia bermatzeko funtsezkoak diren errespetuaren eta bizikidetzaren aldeko deia egiten du Udalak.




