Klubeko bi talde nagusiek, Malape taberna emakumezkoek eta Alcorta Forging Group gizonezkoek, Euskal Ligako azken jardunaldia jokatuko dute igandean. Bi taldeak sailkapeneko lehen bost postuetan daude, eta horrek play-offetarako txartela eman die.
Azken jardunaldiaren faltan, bi taldeak bosgarren postuan daude. Play-off horietatik aterako da Lehen Nazionalera igotzeko fasea jokatuko duen bigarren taldea, izan ere, Liga erregularreko irabazlea zuzenean sailkatzen da igoera fasera.
Malape taberna taldeak Lezoko kiroldegian jokatuko du igandean, 12:00etan, Ereintza liderraren aurka. Bestalde, Alcorta Forging Group taldeak Olaizaga kiroldegian agur esango dio Liga erregularrari, Cervecería Sopela escolapios A taldearen aurka, 12:15ean.
Gainera, Pizzería Salento taldeko mutilek Bergarako Labegaraieta kiroldegira bidaiatuko dute bihar, 19:00etan, Gipuzkoako Kopako partida berri bat jokatzeko.




