Aurten mende laurdena bete duen Zurrunbilo Ur Kirol Elkarteak ekitaldi berezia antolatu du bere bazkideentzat eta herritar interesdunentzat. Gaur, irailak 4, Debako Kultur Elkartean izango da hitzordua, 19:00etan.
Ekitaldiaren hasieran, "Debako surfaren historia 1980 eta 2026 artean" izenburuko fanzinea aurkeztuko dute. Argitalpen hau Ander Tolosa Urcelayren testuek eta argazkiek osatzen dute, Zurrunbiloren zuzendaritza taldeak berrikusia eta Alex Turrillasek (Sutan Grafik) diseinatua. Fanzineak elkartearen historia eta surfak Deban izan duen bilakaera jasotzen ditu.
Ondoren, "Surfa lehen eta orain" izenburuko mahai-ingurua izango da. Bertan parte hartuko dute Iñigo Galarraga, Irene Txurruka, Sabas Bedialauneta eta Jon Egaña surflari historikoek, Miren Artetxek moderatuta.
Gainera, Zurrunbiloren merchandising postua egongo da eta Iskra Selectors-en musika girotuko du ekitaldia. Antolatzaileek gogorarazi dute ekitaldi guztietara gonbidatuta daudela elkarteko bazkideak eta herritar guztiak.




