Bizkaiko Batzar Nagusien eta Iura Vasconiae Fundazioaren lankidetzarekin antolatutako jardunaldi akademiko honek 1526ko Foru Barria onartu zela bost mende betetzen direla gogoraraztea du helburu nagusi. Ekitaldiaren irekiera instituzionalean parte hartu zuten Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakariak, Idoia Otaegui Aizpurua EHUren Udako Ikastaroen zuzendariak, eta Itziar Alkorta Idiakez mintegiaren zuzendarikide eta Iura Vasconiaeko presidenteak.
Hiru hizlariek azpimarratu zuten testu juridiko honek izan duen garrantzia lurraldearen nortasuna, autogobernua eta askatasunak eraikitzeko orduan. Jardunaldi hauetan, dozena bat adituk parte hartuko dute lau mahai-inguru ezberdinetan, kaparetasun unibertsala, ordezkaritza-sistemak eta Bizkaiko antolaketa komunitarioa aztertuz, Europako beste eredu batzuekin alderatuz.
Aurtengo edizioan, dokumentu-aurkikuntza garrantzitsu bat ere aurkeztuko da: “Commentaria ad veram intelligentiam legum fori de Vizcaya” (1725), XVIII. mendeko lana. Jon Arrieta eta Imanol Merino adituek aztertuko dute dokumentua, Jose Luis Aurtenetxe Batzar Nagusietako legelari nagusi ohiaren gidaritzan.
Gainera, bertaratuek hainbat eskaintza kultural izango dituzte. Batzar Etxeko Liburutegiak hilabetez Foru Berriari buruzko erakusketa historiko bat hartuko du. Programazioa ixteko, ESAS sareko Alara harizko laukoteak kontzertu bat eskainiko du gaur, Batzar Etxea eraikitzen hasi zeneko bigarren mendeurrena eta Pablo Sarasate k 1894an emandako kontzertu historikoa omenduz.




