Euskalmetek alerta gorria ezarri du Aretxabaletan, eta udalak neurriak hartzeko deia egin du

Udalak bero-babeslekuak ireki ditu eta herritarrei kanpoan ez jarduteko eta hidratazioari eusteko gomendatu die.

Irudi generikoa: Aretxabaletako udaletxearen fatxada, balkoi eta burdin hesiekin, eguerdiko eguzkiak itzalak sortzen.
IA

Irudi generikoa: Aretxabaletako udaletxearen fatxada, balkoi eta burdin hesiekin, eguerdiko eguzkiak itzalak sortzen.

Euskalmetek alerta gorria ezarri du gaur Aretxabaletan, 12:00etatik 20:00etara. Aretxabaletako Udalak herritarrei neurriak hartzeko eskatu die, bero-boladari aurre egiteko.

Udalak zabaldutako gomendioen artean, kanpoan jarduerak saihestea ezarritako ordutegian, ura sarri edatea nahiz egarririk ez izan, leku freskoetan edo klimatizatuetan egotea, eta arropa arina, txapela eta eguzkitako babesa erabiltzea nabarmentzen dira. Bereziki arreta jarri behar zaie adinekoei, haurrei eta gaixo kronikoei.
Bero-babeslekuak ere zehaztu ditu udalak ordu horietarako, herritarrek bero sargorritik babesteko aukera izan dezaten. Zerrendan agertzen dira Arkupe Kultur Etxea, Ibarara kiroldegia, Komentuko lorategia, kiroldegi aurreko ur-jolasak, Santa Kurtz osteko parkea eta Deba ibai alboko pasealekua, kiroldegitik gertu.
Gainera, udaletxea bera ere herritarrei irekia egongo dela jakinarazi dute. Udal ordezkariek norbera eta ingurukoak zaintzeko deia egin dute, eta larrialdiren bat izanez gero, 112 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.