Lehiaketa honetara bost bikote iritsi dira, eta horien artean Debabarreneko ordezkaritza izango da. Eskualdeko ordezkariak ekainean Soraluzen jokatutako kanporaketa irabazi ondoren sailkatu dira finalerako.
Txapelketaren dinamikari jarraituz, parte-hartzaile guztiek osagai berdinak jasoko dituzte masailak prestatzeko. Epaimahaiak, eskualde bakoitzeko kide batek osatua, bazkalaurretik dastatuko ditu platerak irabazleak erabakitzeko.
Jardunaldia amaitzean, bazkari bat egingo dute lehiakideek, Musakolako elkarteko kideek eta Agijupens elkarteko ordezkariek elkarrekin. Finala urtero herri ezberdin batean ospatzen da, ekimenaren izaera ibiltariaren barruan.




