Mendaroko Udalak antolatutako lehiaketan, Amagoia Basurto mendaroarrak irabazi du Santa Ana jai patronalen iragarki kartelaren lehiaketa. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, guztira 15 lan aurkeztu dira aurten kartel lehiaketara.
Basurtok eskuz egindako lan irabazlea, Josi ta Josi taldeak jaietarako prestatzen ari diren banderolek inspiratu dute. Kartelak, banderolez osatutako zurrunbilo baten erdian, Santa Anako baseliza erakusten du, baita jaietako pertsonaia den 'Katasorgina' ere, banderolak eskegitzen.
Jai patronalen iragarki kartelaren lehiaketa.
Udala arduratu zen lehiaketa antolatzeaz eta sariak banatzeaz. Epaimahaia, Aitor Etxeberria eta Jaime Zamakola artistek osatu zuten, eta haiek aukeratu zuten irabazlea. Saria 300 eurokoa izan da.




