Luiaondo ko familia batek salatu du loro bat lapurtu diotela. Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, ez dakite zehazki nola gertatu zen lapurreta, baina bizilagun batek auto bat ikusi zuela adierazi du etxearen inguruetan, eta gero Laudio ko noranzkoan abiatu zela oso azkar.
Lekukotza horren arabera, ibilgailuak kristal tintatuak zituen eta Ford Mondeo gris zahar bat zen. Familiak gaineratu duenez, kaiolaren goiko aldea eraman zuten.
“"Hitz asko esaten daki. Herrian ezaguna zen paretik jendea pasatzen zenean beti zerbait esan edo txistu egiten zuelako."
Senideek telefono bat (667 24 56 75) jarri dute herritarren eskura, edozein informazio izatekotan eurekin harremanetan jarri ahal izateko. Animaliaren jabeak oso atsekabetuta azaldu dira gertatutakoagatik, izan ere, loroak 28 urte zeramatzan eurekin.




