Tubos Reunidoseko langileek Madrilera joko dute ekainaren 17an Kongresuko osoko bilkuran parte hartzeko. Zehazki, Podemos alderdiarekin ari dira lantzen Legez Besteko Proposamena, eta asmoa da gainerako taldeei batzeko aukera ematea.
Egitasmoaren bitartez, SEPIrekin bilera bat eskatuko dute, baita erakunde horrek duen zorra, 150 milioi euro ingurukoa, akzio bilakatzea. Antzeko eskaera bideratuko diete hartzekodun pribatuei, hala nola BBVAri, eta zorraren zati bat kentzea edo akzio bihurtzea iradokiko diete.
Halaber, industria-aktiboak bermatuko dituen bideragarritasun plana exijituko dute.
Jatorriz, sindikatuek lanuzteak deitzea aurreikusten zuten ekainaren 17an eta 18an Madrilera ahalik eta langile gehien joateko. Hala ere, enplegua erregulatzeko espedientea, altzairutegiko itxiera eta logistikako kanporatzea bertan behera geratu direla jakin ondoren, mobilizazio horiek bertan behera uztea adostu dute erakundeek. Soilik ESK sindikatuak bozkatu zuen kontra.
Edonola ere, Langile Batzordeak autobusak antolatuko ditu Kongresura joan nahi duten langileentzat.




