Lehenengoa, MEC laguntza, merkataritza establezimenduak modernizatzera bideratuta dago. Azpiegiturak eta ekipamenduak berritzeko, gutxienez 3.000 euroko inbertsioa (BEZ barne) beharko da, eta teknologia berriak eta berrikuntza sartzeko, gutxienez 1.000 eurokoa. Inbertsioak 2025eko urriaren 1etik 2026ko irailaren 15era bitartean egin beharko dira, edo funtsak amaitu arte.
Bigarren laguntza, MerkaEkin, ekintzaile berriei eta merkataritza jarduera edo negozio-lerro berriak sortzen dituztenei zuzenduta dago. Laguntza hauek 2026an gauzatuko diren ekintzei (negozio-planak eta inbertsioak) aplikatuko zaizkie.
Eskaerak egiteko azken eguna irailaren 15a da, nahiz eta funtsak lehenago agortu daitezkeen. Informazio gehiago nahi izanez gero, Merkasaretza zerbitzuarekin harremanetan jarri daiteke gatc@zarautz.eus helbide elektronikoaren bidez.




