Durangoko Klasikoko azken kilometroak ikusgarriak izan dira, eta Paula Blasi kataluniarrak (UAE Team) erakutsi du bere nagusitasuna. Ezkurdi plazan ehunka zale bildu ziren pantaila erraldoitik jarraitzeko lasterketa, eta ikuskizuna jaso dute.
San Juaneko igoerako lehen aldapa gogorrean bosteko talde bat geratu zen buruan. Sorpresa heldu zen atsedenunean: munduko txapeldun Magdeleine Vallieres erori egin zen eskuinerako bihurgune itxi batean.
Ondoren, ermitara heltzen den aldapan, Paula Blasi k erritmo bizia ezarri eta ihes egin zuen. Handik aurrera bakarrik heldu zen helmugara, garaipena ziurtatuz. 23 urteko txirrindulariak maila bikaina erakutsi du azkenaldian, Vuelta irabazi berri baitu.
Evita Muzic (FDJ) eta Alice Towers (EF Education-Oatly) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Mendiko sailkapena ere Paula Blasi k eskuratu du.
Euskal txirrindularien artean, Ayala Serrano (Cantabria Deporte-Rio Miera) izan da lehena helmugaratzen, Maite Urteaga (Eulen-Amenabar) eta Naia Amondarain (Laboral Kutxa) gaindituz.




