Gertakariak Getxoko Areeta auzoan jazo ziren, non bi gizonezko 71 eta 76 urteko bikote bati hurbildu eta emakumeak zeraman katea lapurtzen saiatu ziren. Bikotea eragozten saiatu zenean, lapurrek lurrera bota zituzten, eta katea eskuratu gabe alde egin zuten.
Biktimei Urdulizko ospitalera eraman zituzten osasun-zerbitzuek, eta emakumeak belaunean ebakuntza izan behar izan zuen.
Egindako ikerketaren ostean, Ertzaintzak atzo atxilotu zuen gazteetako bat Laudion. Gazteak aurrekari polizialak ditu eta aurretik bi aldiz atxilotua izan da ondarearen aurkako delituengatik. Oraingoan, indarkeriazko lapurreta eta lesioak egotzi dizkiote.
Ertzaintzaren prentsa bulegoak jakinarazi duenez, epaitegitik igaro ostean, gaztea espetxean dago jada. Beste gizonezkoa, 19 urtekoa, kartzelan zegoen jada, eta beraz, ikertu gisa eginbideak ireki dizkiote delitu berberengatik.




