Urtero legez, Laudioar Txirrindulari Elkarteak talde argazkirako hitzordua izan zuen eta kide ugari batu zituen. Izan ere, kirol elkarteak zikloturista taldea dauka eta martxotik urrira bitartean astebururo irteera egiten dute.
Horrez gain, eskola taldea ere badago 6 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Interesdunek mail@scllodiana.com helbide elektronikora idazteko aukera daukate, edo sare sozialak baliatu. Facebook, Instagram eta X-n sc llodiana profila daukate.




