Ainize Gastaka Laudioko alkateak jakinarazi duenez, Jesus Guridi plazaren berritzeari buruzko aurreproiektua udalbatzarrean landuko dute laster. Alkateak Aiaraldea Komunikabideari eginiko adierazpenetan azaldu zuen, hurrengo batzordean eztabaidatuko dutela oposizioko taldeekin.
Gastakak adierazi duenez, aurreproiektua amaitzear zegoen enpresari azken oharrak egiten ari zirenean, eta alkateak oposizioko alderdi nagusiari egotzi dio urratsak egitea, jakinda horiek betetzear zeudela. EH Bilduko ordezkariak, bestalde, EAJri leporatu dio gaia baliatzea zarata sortzeko, bi aste lehenago jakinarazi baitzioten batzorde batean jorratuko zela gai hori.
“"Uste dugu udako oporretan batzarra egiteak ez lukeela parte hartzea bermatuko."
Uztailerako proiektua prest egon arren, ez dute bilera deituko Jesus Guridi plazako herritarrekin irailera arte. Alkatearen arabera, udako oporretan batzarra egiteak ez luke parte hartze egokia bermatuko.




