Topaketa horretan, Artziniegako bizilagunak talde txikietan banatu ziren hainbat gairi buruzko solasaldiak partekatzeko. Ekimenaren helburu nagusia euskara eguneroko bizitzaren erdigunean kokatzea izan zen.
Txikienek ere izan zuten beren lekua jaian, eskulanak egiteko aukera izan baitzuten. Jardunaldia amaitzeko, parte-hartzaile guztiek askaria partekatu zuten giro lasaian.




