Ekoiztetxeak bi profil ezberdinetako herritarrak behar ditu. Alde batetik, 65 urtetik gorako 6 eta 7 pertsona artean behar dira figurante lanak egiteko. Hauek eszena labur batean parte hartuko dute, eta grabaketa hilaren 29an izango da, gutxi gorabehera 14:30etik 16:00etara bitartean, harategi batean. Parte hartzaileek ez dute aurretiko esperientziarik izan behar.
Bestalde, 20 eta 30 urte bitarteko neska eta mutil bana bilatzen ari dira, bikote bat antzezteko. Paperek elkarrizketa izango dute eta adierazkortasuna eskatzen denez, kamera aurrean edo eszenatoki gainean esperientzia izatea baloratuko da. Kasu honetan, grabaketak ekainaren 28an izango dira, 17:30etik aurrera, nahiz eta ordutegia moldatu daitekeen.
“"Interesa duten herritarrek Elizaveta Okulovarekin jar daitezke harremanetan zuzenean, 680 239 745 telefonoan."




