Kontratuak sistema berria ezartzeko beharrezkoak diren obra guztiak eta ekipo teknologikoen instalazioa barne hartzen ditu. Gainera, AP-68 rako eta etorkizuneko edukiera handiko bideetarako merkataritzako backoffice bateratu bat garatzea ere aurreikusten da.
Backoffice honek edukiera handiko bideetako joan-etorrien kudeaketa integratua erraztuko du, fakturazioa, kobrantza, erabiltzailearen arreta, erreklamazioen kudeaketa eta finantza kontrola barne. Enpresa esleipendunak sistema operatibo osoaren kudeaketa bere gain hartuko du lehen bost urteetan.
Enpresa irabazleak 14 hilabeteko epea izango du proiektua prestatzeko, eta beste 50 aste obra guztiak burutzeko. Sistema berria faseka ezarriko da, probak egin eta haren fidagarritasuna eta funtzionamendua bermatzeko.
“"Legealdi honetan AP-68 autopistako ordainsaria erdira baino gehiago merketuko dutela ziurtatu zuen."
Azken urteetan, AP-68 autobidearen doakotasunaren aldeko ahotsak ugaritu egin dira. 2021ean sortu zen AP-68 dohainik plataforma, eta ordutik hainbat ekimen egin dira. Aldundiko arduradun nagusiak, bere aldetik, legealdi honetan AP-68 autopistako ordainsaria erdira baino gehiago merketuko dela ziurtatu zuen.




