Aiaraldeko zabor bilketa zerbitzua greba mugagabean hasiko da uztailaren 20an

Prezero enpresak lan hitzarmen berritzeko proposamen "eskasa" egin duela salatu du ELA sindikatuak.

Zabor bilketa kamioi baten mekanismoaren hurbileko irudia.
IA

Zabor bilketa kamioi baten mekanismoaren hurbileko irudia.

ELA sindikatuak greba mugagabea iragarri du Aiaraldeko Kuadrillako herrien (Laudio, Amurrio, Artziniega, Okondo eta Aiara) zabor bilketa zerbitzuan, uztailaren 20tik aurrera.

Sindikatuak adierazi du erabaki hori hartu dutela Prezero enpresa esleipendunak lan hitzarmena berritzeko proposamen "eskasa" egin ondoren. Horren harira, bertako hamaika langile finkoek bat egin dute greba mugagabera deialdiarekin.
Greba neurriaren arrazoi nagusia da enpresak uko egin diola soldaten igoera KPI ari lotzeari. Prezero ren azken proposamenak %2ko soldata igoera aurreikusten du 2026rako eta 2027rako, erreferentziatzat KPIa hartu gabe. Sindikatuak azpimarratu du neurri honek langileen erosahalmenaren galera iraunkorra ekarriko duela.
ELA k aurreratu du mobilizazioei eutsiko dietela "enpresak eta Aiaraldeko Kuadrillak jarrera aldatu eta langileen eskaerei erantzuten dien proposamen bat aurkeztu arte".