Aiaraldea Euskaltzaleon Martxan Iruñean

Aiaraldeko bizilagunek pankarta propioa eraman zuten Iruñean eginiko mobilizazioan, euskararen aldeko aldarriekin.

Aiaraldearrek pankarta bat dute 'Aiaraldea oldartzeko prest. Euskaltzaleak, esnatu ala hil' leloarekin, Iruñeko manifestazio batean.
IA

Aiaraldearrek pankarta bat dute 'Aiaraldea oldartzeko prest. Euskaltzaleak, esnatu ala hil' leloarekin, Iruñeko manifestazio batean.

Aiaraldeko bizilagunek pankarta propioa eraman zuten larunbatean Iruñean eginiko Euskaltzaleon Martxan, euskararen aldeko aldarriekin eta hiztun kopurua handitzeko erronkarekin.

Milaka euskaltzalek parte hartu zuten larunbateko mobilizazioan, "euskaraz bizitzeko behar den dena" aldarrikatzeko. Martxa hiru zutabetan banatuta abiatu zen, eta Gaztelu plazan egin zuten amaiera ekitaldia.
Bertan, erronka kolektibo bat jarri zuten mahai gainean: euskarak 300.000 hiztun irabaztea 10 urtean, "egungo euskalduntze erritmoa bikoiztuz".

"Euskarak etorkizuna izango badu, datozen hamarkadetan hizkuntza bizi eta noranahiko izaten segituko badu, jauzi bat ezinbestekoa da hizkuntza-politiketan. Paradigma aldaketa bat. Minorientzako hizkuntza-politikak atzean utzi, eta ezagutza orokortzea eta normal erabiltzeko egiazko baldintzak ekarriko dituzten hizkuntza-politika anbiziotsu eta ausartak behar dira."

Idurre Eskibel · Kontseiluko idazkari nagusia