Bermeoko Bandera, arraunaren erreferente nagusi

Bermeo Eusko Label ligaren amaierako estropada garrantzitsu baten epizentro bihurtuko da larunbatean.

Bermeoko Bandera estropada Bermeoko kostaldean.
IA

Bermeoko Bandera estropada Bermeoko kostaldean.

Bermeo udalerria arraunaren epizentro bihurtuko da zapatuan, irailaren 19an, Eusko Label ligaren amaierako estropada garrantzitsu bat hartuko baitu.

Bermeoko Bandera aurkeztu dute gaur, Arrantzaleen Museoan. Udalerria arraunaren epizentro bihurtuko da zapatuan, irailak 19, Eusko Label ligaren amaierako estropada garrantzitsu bat hartuko baitu. Aurkezpenean izan dira Jon Salsamendi Bermeo-Urdaibairen entrenatzailea, Nadia Nemeh alkatea, Naroa San Millan Bermeo-Urdaibai Arraun Elkarteko lehendakaria eta Unai Rementeria BBKko presidentea.
Salsamendik nabarmendu du Bermeoko estropada “arraunaren erreferente garbi bat” bihurtu dela, denboraldi amaierako estropadetako bat izateaz gain, Bermeon sortzen den giro berezia dela eta. Gainera, Salsamendi bera Bermeo-Urdaibai utziko du denboraldi amaieran, eta horrek berezitasun gehiago ematen dio zapatuko lehiari.
Bermeo-Urdaibairen entrenatzaileak ilusio handia adierazi du talde moduan dena emateko eta etxeko uretako estropadan lehiatzeko. "Uste dut bermeotar guztiok egun eder bat izateko bultzatzen badugu, denok irabazten aterako garela", esan du. Taldeak hasierako espektatibak bete dituela aitortu du, nahiz eta abuztua espero baino okerragoa izan den. Dena dela, taldeak egindako lanagatik eta emandako aurpegiagatik harro agertu da.
Salsamendik klubaren eguneroko lana ere goraipatu du, baita San Millanek duela 50 urte sortutako proiektuan sinesten jarraitzen duela eta horren alde lan egiten duten guztien lana balioan jarri duela ere.
Bermeoko alkateak, Nadia Nemehek, zapatuan herrian nagusituko den “giro polita” azpimarratu du, kolore eta aniztasun giroa nabarmenduz. Jai giroa luzatzeko aitzakia izaten dela gaineratu du, eta herriko zein inguruko jendea estropadan parte hartzera animatu du.