Ekintza hau Alde Zaharra edertzeko eta berreskuratzeko planaren barruan kokatzen da, eta bere helburu nagusia da gune hau espazio erakargarriago, irisgarriago eta funtzionalago bihurtzea. Hasi berri diren lanek irisgarritasuna hobetzea dute xede, oztopo arkitektonikoak ezabatuz, hiri-irudia berrituz eta garbiketa eta mantentze-lanak erraztuz.
Horretarako, galtzada eta espaloiaren kota berdinduko dira, oinezkoen joan-etorria erraztuko duen plataforma bakarra sortuz. Gainera, proiektuak granitozko pieza berezi bat aurreikusten du, “V” forman, euri-urak biltzeko, eta zerbitzu-azpiegiturak, batez ere sare elektrikoak, telekomunikazioak eta argiteria publikoa, lur azpira bideratuko dira pixkanaka.
Obrak hiru fasetan egingo dira. Lehenengo fasean, Goiko Plaza eta Talaranzko kalearen arteko tartean jardungo da, trafikoa zubitik Lamera ra desbideratuz. Ondoren, Talaranzko kalearen eta zubiaren arteko tartea landuko da, eta tarte hori itxita egongo da trafikoarentzat; beraz, ibilgailuek Nardiz tar Jon kalerako bidea hartu beharko dute. Azkenik, udaletxe aurreko espaloian esku hartuko da. Lan guztiak maiatzaren amaieran amaitzea aurreikusten da.
Proiektu honek Next Generation Europako funtsetatik jasotako finantzaketa du, eta Estudios y Obras Rekalde SL enpresak gauzatuko du, 212.542,10 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne).
“"Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkiegu herritarrei ulermenagatik eta lankidetzagatik, udalerriaren hobekuntzan nabarmen lagunduko duen jarduera honen aurrean."




