Olasok Euskadiko Master Txapelketan parte hartu zuen Durangon (Bizkaia). Lau probatan hartu zuen parte eta lau domina eskuratu zituen. 400 m., 800 m. eta 5.000 m. lasterketetan F55 mailako garaile izan zen, eta 1.500 metrokoan bigarren postuan sailkatu zen.
Bestalde, Alaia Romerok, kluben arteko Espainiako txapelketako Bigarren Mailako A finalean lehiatu zen Real Sociedad taldearekin, Burgosen (Gaztela eta Leon). Atleta gazteak 100 m. lasterketa eta 4x100 m. erreleboa egin zituen. Lehen proban bere marka hobetu zuen (12,85), eta erreleboan, lehen postua egin zuen eta bigarren sailkatu ziren (47,45).
Talde txuri-urdinak 114 puntu batu zituen eta bere mailako garaile izan zen. Lehen postuari esker, Real Sociedad lehen mailara igoko da hurrengo denboraldian.
Ekaineko lehen asteburuan ere txapelketa gehiago izango dituzte aurretan herriko atletek. Alaia Romerok (100 m. lasterketa) eta Osdar SKTko Amelie Floresek (100 m. hesi lasterketa) 16 urtez azpiko Espainiako txapelketari egingo diote aurre La Nucian (Valentziako erkidegoa). Horrez gain, Ostadarreko eta beste talde batzuetako atletek Euskadiko txapelketa lehiatuko dute, berriz ere Durangon.




