Asier Basurto idazleak hilabeteko aurkezpen bira bat hasiko du Euskal Herrian zehar, bere 'Turismoa. Desazkundera bidaia' liburua ezagutzera emateko. Birak Bilbo n hasiko du ibilbidea astearte honetan, maiatzaren 19an, eta ondoren Donostia, Iruñea, Sopela eta Gasteiz bisitatuko ditu. Ekimen honen helburua turismo ereduari buruzko gogoetak eta kritikak sustatzea da, tokian tokiko eragileen parte hartzearekin solasaldi formatuan.
Lehenengo hitzordua Bilbo ko Zirika! herri gunean izango da, maiatzaren 19an, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Eritz Mendizabal, Alde Zaharreko Bihotzean taldeko kidea, ere arituko da. Basurtok liburuaren funtsa azalduko du, eta Mendizabalek Bilbo ko eta bereziki Alde Zaharreko turismo egoerari buruzko iritzia emango du.
Aste berean, maiatzaren 22an, ostiralez, Donostiako Amara Berri auzoko Ilunki kultur elkartean izango da aurkezpena, 19:00etan.
Jarraian, maiatzaren 26an, asteartez, Iruñeko Karrikiri elkartean aurkeztuko du liburua Basurtok, 19:00etan. Saio hau Gorka Peñagarikano, liburuaren editore eta ARGIA ko kazetariak, gidatuko du.
Ekainaren 11n, ostegunarekin, Sopelako Larrabasterrako auzoetxean izango da hitzordua, 19:00etan, Sukar Horia taldekoen laguntzarekin.
Azkenik, ekainaren 23an, asteartez, Gasteizko Liburutopian egingo da aurkezpena, 17:00etan. Jardunaldia Gasteizko Alde Zaharreko jaien egitarauaren barruan kokatuko da, Auzoan Bizi taldearekin elkarlanean.
Liburuaren eta bertako ideien inguruko eztabaida sustatu nahi dugu, tokian tokiko eragileekin batera.




