Abisu horia aktibatuko dute Bizkaian eta Gipuzkoan euri jasengatik

Euskalmetek ohartarazi duenez, 60 litro baino gehiago pilatu daitezke 24 ordutan eta itsasoan olatuak 3,5 metrora iritsiko dira.

Irudi generikoa: euria egiten ari den errepidea gauez.
IA

Irudi generikoa: euria egiten ari den errepidea gauez.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du ostegun gauean Bizkaian eta Gipuzkoan, euri mardulak eta itsasoko egoera txarra direla eta.

Meteorologia zerbitzuek iragarri dutenez, prezipitazioak iraunkorrak izango dira eta 24 orduko epean 60 litro baino gehiago pilatu daitezke metro koadroko. Egoera hau osteguneko 21:00etatik ostiraleko ordu berera arte egongo da indarrean, bereziki Kantauri isurialdean.
Euriak ez ezik, ekaitzak ere izan daitezke, eta ostiralean txingorra botatzeko aukera dago, batez ere kostaldeko eremuetan. Euskalmet agentziak zehaztu duenez, euriak indarra galduko du larunbatean, egunaren bigarren zatian.
Itsasoari dagokionez, nabigaziorako abisu berezia egongo da indarrean. Lehen bi milietan olatuak 3,5 metroko altuerara irits daitezkeela aurreikusten da, eta horrek eragina izango du itsas jardueretan.