Luiaondon loro bat lapurtu dutela salatu du familia batek

Bizilagun baten lekukotzak auto susmagarri bat aipatu du, eta familiak telefono bat jarri du herritarren eskura.

Loro baten argazkia, etxe barruko giro lauso batean.
IA

Loro baten argazkia, etxe barruko giro lauso batean.

Luiaondon bizi den familia batek salatu du beren loroa lapurtu egin dietela. Bizilagun batek auto susmagarri bat ikusi zuen etxe inguruan, eta familiak telefono bat jarri du herritarren eskura.

Luiaondo ko familia batek salatu du loro bat lapurtu diotela. Aiaraldea Komunikabideari azaldu diotenez, ez dakite zehazki nola gertatu zen lapurreta, baina bizilagun batek auto bat ikusi zuela adierazi du etxearen inguruetan, eta gero Laudio ko noranzkoan abiatu zela oso azkar.
Lekukotza horren arabera, ibilgailuak kristal tintatuak zituen eta Ford Mondeo gris zahar bat zen. Familiak gaineratu duenez, kaiolaren goiko aldea eraman zuten.

"Hitz asko esaten daki. Herrian ezaguna zen paretik jendea pasatzen zenean beti zerbait esan edo txistu egiten zuelako."

Animaliaren jabeak
Senideek telefono bat (667 24 56 75) jarri dute herritarren eskura, edozein informazio izatekotan eurekin harremanetan jarri ahal izateko. Animaliaren jabeak oso atsekabetuta azaldu dira gertatutakoagatik, izan ere, loroak 28 urte zeramatzan eurekin.