Zarautz ek irabazi egin du gaur eguerdian Elantxobeko Ikurriña, Liga ETEko hirugarren jardunaldian. 'Enbata' ontziak, lehen jardunaldian ere garaile izan zenak, beste behin ere Hondarribia rekin lehiatu da garaipenaren alde. Orain arte jokatutako hiru estropadetatik bietan, bi traineru hauek lehen eta bigarren postuetan txandakatu dira.
Oraingo honetan, txapelketako itsaso zabaleko lehen proban, zarauztarrek (11:24.67) hamar segundo eta 40 ehuneko atera dizkiete hondarribiarrei. 'Enbata' da orain ligako sailkapeneko liderra, 23 punturekin, Hondarribiarekiko puntu bat gehiagorekin.
Bi erlojupeko estropaden ondoren, Liga ETEko traineruek linean lehiatu dira denboraldi honetan lehen aldiz. Juanjo Etxarte k eta Osertz Alday k zuzendutako tripulazioak elkarrekin arraunean aritu dira, 2. eta 3. kaleetan, eta ia hasieratik nabarmendu dira. Zarauztarrek Hondarribia baino hiru segundo lehenago egin zuten ziaboga, eta itzuliko luze horretan beraien abantaila are gehiago handitzea lortu zuten.
Hernani lehen txandan aritu zen eta estropadan seigarren postuan amaitu zuen. 'La Maialen' ontziak bigarren denbora txarrena markatu zuen ziabogan, Portugalete ren aurretik bakarrik, baina bigarren luzearen azken metroetan Asie Ocón ek zuzendutako ontziak Isuntza ere gainditzea lortu zuen. Hernaniarrak orain seigarren dira sailkapen nagusian.
Liga ETEko hurrengo hitzordua Zarautz en izango da datorren igandean (12:30).
Elantxobe:
1. Zarautz: 11:24.67
2. Hondarribia: 11:35.07
3. Kaiku: 11:55.08
4. Deusto: 11:58.09
5. Ondarroa: 12:01.35
6. Hernani: 12.13.74
7. Isuntza: 12:22.47
8. Portugalete: 13:22.49
Sailkapen orokorra:
1. Zarautz: 23 puntu/2 garaipen
2. Hondarribia: 22/1
3. Kaiku: 18
4: Deusto: 15
5: Ondarroa: 12
6. Hernani: 8
7: Isuntza: 7
8: Portugalete: 3