Hondarribia ko Santiagotxo auzoak bere jaiak ospatuko ditu aurreko ostiraletik igandera arte. Ekitaldiak ostiralean hasiko dira, 17:30ean, auzoko argazki zaharren erakusketa eta tertulia batekin Udal lokaletan. Gauean, 20:00etan, 'El agente topo' pelikula proiektatuko da Papillon zinema klubaren eskutik.
Larunbatean, Santiago Egune n, txistulariek alborada joko dute auzoko kaleetan zehar goizean. 10:00etan meza izango da Santiagotxo ermitan, eta ondoren, 10:45ean, auzoko beteranoei salda eta txistorra banatuko zaie. Ekhine Zapiain, Agin Laburu, Mattin, Loreak eta Irene-k bertso-triki-poteoa eskainiko dute 10:30etik aurrera, eta ondoren, toka txapelketa hasiko da.
Auzotarren bazkaria Ballestanea jatetxean izango da. Arratsaldean, Txintxarri txarangaren emanaldia (17:00) eta DJ saio bat izango dira.
Igandean, festen azken egunean, herri kirolak antolatu dituzte gazte eta helduentzat 10:30ean. Aldi berean, gaztelu puzgarriak eta pottoken gainean ibiltzeko aukera egongo da elkartean bertan, 13:30era arte. Amaitzeko, gazteen eskupilota txapelketa jokatuko da auzoko frontoian, 12:30etik aurrera.
Bestalde, Muliate auzoko Kultur Elkarteak udako zinema zikloari ekingo dio ostiral honetan. 22:20an, 'Cuñados' filma proiektatuko dute auzoko plazan, gaztelaniaz. Abuztuaren 14an bigarren emanaldia izango da, 'Tersa eta Galtzagorri' euskarazko filmarekin, eta azken saioa abuztuaren 21ean, 'Leo eta Lou' filmarekin.




