Esku-hartzeak bi fasetan banatuko dira. Lehenik, AP-8 errepideko 11. lotunea itxiko dute Bilbo noranzkoan, 22:30etik gauerdira arte. Tarte horretan, gidariek Irun Bentak irteera erabili beharko dute eta Jaizubiako biribilgunetik GI-363 errepidera joan, Gaintxurizketatik barrena Oiartzun edo Errenteriara iristeko.
Gauerditik aurrera, lanak GI-20 errepideko 12. lotunera (Ondarreta) lekualdatuko dira. Bertan, sarrera eta Zuatzu industrialderako irteera adarrak itxiko dituzte. Amarako lotunea edo Añorgatik Usurbilera doan bidea erabiltzea gomendatu dute alternatiba gisa.
Erakunde kudeatzaileak ohartarazi du ordutegiak aurreikuspenak direla eta gidariei zuhurtziaz jokatzeko eskatu die, seinaleei eta langileen jarraibideei kasu eginez.




