Obrak 1,8 metroko altuera eta 16 metroko zabalera du, eta euskal musika tradizionalarekin lotutako irudi ikusgarriak ikus daitezke, hala nola panderoa-trikitixa, alboka eta txalaparta, kolore ezberdinetan.
Mural berri hau Asier Aldama Cuadra artista sopelatarrak sortu du eta Udalak 2.998,38 euroko inbertsioa egin du.
Mural honen margoketa, azken urteetan Udalak herriko txoko eta espazio publiko ezberdinetara kolorea eta kale-artea eramateko garatzen ari den dinamikaren baitan kokatzen da. Dagoeneko mural ugari margotu dira Udalak 2021 urtean hasitako ibilbide honen baitan: Aljibean, Amasako pilotalekuan, Fleming herri eskolako hainbat eraikinetan, Txermingo ikastolaren eremuan, besteak beste.
Udal gobernuak adierazi du urtero diru partida bat ezartzen jarraituko duela, datozen urteetan ere herrian zehar mural berriak margotzeko helburuarekin.




